Telefono kaiolatua
AUDIOLIBURUAK

Bai telefonoek eta bai ispiluek ere urduritasuna sortzen digute. Amesgaiztoetan sarri agertzen zaizkigu. Ezinegona sortzen digute, lo egiteko pastillak hartzera behartzen gaituzte. Sosegurik eza agertzen da kontakizun hauetan. Telefono-kabina baten bila aritu eta, bat aurkitu orduko, telefono-haria moztuta dagoela ohartzen denaren sosegurik eza. Telefono-kabina zepo hilgarritzat, zerraldotzat sentitzen duenarena. Esan dezagun telefonoa giderretik duenak mundua duela mendean. Esan dezagun telefono kaiolatu batez ari garela. Bai, esan? Hamahiru ipuinetan zehar, Harkaitz Cano (Lasarte, 1975) idazleak, genero beltza nahasten du absurduarekin eta surrealismoarekin.

ENTZUN