Larrua hotz
AUDIOLIBURUAK

Iñaki Beraetxek jarri dio ahotsa Albert Sánchez Piñol antropologo eta idazle katalanaren “Larrua hotz” eleberriari. Independentzia lortu berri duen irlandar errepublika gaztea astindu duen Gerra Zibiletik ihesi doan irlandar errebelde ohia dugu protagonista. Itsasbideetatik aparte dagoen irla galdu batera joko du, bertako egurats-ofizial izateko asmoz. Doi kilometro t’ erdiko luzera duen lur-eremuan, itsasargia, etxola bat, aurreko egurats-ofiziala beharko lukeen gizona eta bere oroitzapenak izango ditu lagunarte bakar…. ustez behintzat. Stevenson, Lovecraft edota Conrad-en obrekin parekatua izan den eleberri honen dohainik handiena, beharbada, nahi gabe ere pentsarazteko duen ahalmena da.

ENTZUN