Kontuz, Atsuak!
TELEBISTA

Kontuz, Atsuak! Anjel Alkain eta Iñake Irastorza protagonista zituen telebista programa izan zen. Maikrux eta Maikarmen Renault 12 gorri dotore eta deigarri batean ibiltzen ziren sasi-kazetari bailiran Euskal Herrian barrena. Bi ‘Atsuek’ gai polemiko bat aukeratzen zuten eta tankera guztietako iritziak jasotzen zituzten; adituak, pertsonaia ezagunak eta kaleko jendea elkarrizketatuz.

Foto programa kontuz atsuak